Ez diezazutela ziria sartu

 
Jaso al duzu MÁSMÓVILen deirik zure tarifaren prezioa igoko dizutela esanez? Zure pasahitza SMS bidez baliozkotzeko eskatu dizute telefonoz?

Kontuz ibili! Iruzur-kasuak dira, zibergaizkileek edo, hobeto esanda, ziberengainatzaileek egindakoak, engainatu nahi baitzaituzte. Nola? Gure itxurak eginez, zure konfiantza berenganatzeko eta zutaz baliatzea helburu duten engainuak gauzatzeko.
 

Gure nortasuna ordezkatuta gerta daitezkeen bi iruzur-kasurik ohikoenak azalduko dizkizugu:

Iruzur honi “dei bikoitza” deitzen diogu. Honela funtzionatzen du: ziberengainatzaile bat zurekin harremanetan jartzen da, gure operadoreetako baten nortasuna ordezkatuta. MÁSMÓVILek zure tarifaren prezioa igoko duela esango dizu, edo ordainketa gehigarri bat egin behar duzula jakinaraziko dizu.
Gero, "bat-batekoa dirudien" beste telekomunikazio-konpainia baten beste dei bat jasoko duzu, aurrekoarekin zerikusirik ez duena, lehen deian jakinarazitako baldintzen aldaketa hobetzen duen eskaintza batekin.
Engainu-mota honen helburua da telekomunikazioetako operadorez alda dezazula, ustez zuretzat onuragarriak diren baldintzekin engainatuz.
Ez zaitzatela engainatu! MÁSMÓVILetik EZ dizugu telefonoz edo Whatsapp bidez prezioen igoerarik jakinaraziko. Honelako dei edo mezuren bat jasotzen baduzu, ez gara gu. Besterik gabe
 
 
 
Iruzur honi "operadorea ordezkatzea" esaten zaio, edo "vishing" bezain hitz arraroaz ezagutzen da; ahoskatzeko hitz zaila, baina saihesteko erraza!

Ziberzirisartzaileek enpresen nortasuna ordezkatzen dute. Kasu honetan, MÁSMÓVILen izenean jartzen dira zurekin harremanetan, deien, SMSen, Whatsappeko mezuen edo mezu elektronikoen bidez. Ez zaitzatela engainatu! Izan ere, hainbat teknika erabiltzen dituzte, adibidez, deitzen ari zaizun zenbakia ezkutatzea. Horrela, zure konfiantza lortzen dute zure datuak eman diezazkiezun, hala nola NANa, helbidea, banku-kontuaren zenbakia edo pasahitzak. Informazio horrekin, ziberengainatzaileek beste iruzur edo kontratazio batzuk egin ditzakete zure izenean.
 
Beraz, erne ibili! MÁSMÓVILek EZ dizu inoiz eskatuko Whatsapp edo telefono bidez pasahitzak emateko; ezta SMS bidez bidaltzen dizkizugun kodeak esateko ere. Hori egiten badizute, ez gara gu. Besterik gabe.
MÁSMÓVILen jardunbide engainagarriekin amaitu nahi dugu. Hobe denez prebenitzea sendatzea baino, aholku hauek emango dizkizugu jardunbide horiek saihestu ahal izan ditzazun.
Izan ere, ziberengainatzaileen trikimailu guztiak ezagutzen badituzu, adi egonez gero, askoz zailagoa da haiek zu engainatzea.

KONEKTATU GUREKIN