FlixOlé eskaripeko edukia —batez ere Espainiako zinema— eskaintzen duen zerbitzua da, harpidetzea eskatzen duena. Garai guztietako 4.500tik gora film eta telesail biltzen ditu, nazioarteko klasikoen eta film arrakastatsuen selekzioa barne.
FlixOlé zerbitzuak hilean 4,99 euroko kostua du, sustapenik gabe (BEZa barne).
Mugikorren eta tableten kasuan, Android eta iOSerako dago eskuragarri FlixOlé. Era berean, Android TV, Apple TV eta Amazon Fire TVko deskodetzaileetarako eta Samsung TVko modelo batzuetarako dago eskuragarri.
Kontsultatu hemen gailuei buruzko informazio gehiago.
FlixOlé zerbitzuaren harpidetza kreditu-txartelaren bidez edo PayPal bidez ordain dezakezu.
FlixOléren harpidetzak ez du iraupen-konpromisorik. Nahi duzunean ezezta dezakezu zerbitzua.
FlixOlé zerbitzuan baja eman nahi izanez gero, FlixOlé zerbitzuko Bezeroaren Gunera sartu eta hautatu harpidetza ezeztatzeko aukera.
MÁSMÓVILekin FlixOlé zerbitzuaren sustapena baliatu nahi izanez gero, sartu Bezeroen Guneko Sustapenak atalean, eta bilatu FlixOlé zerbitzuaren sustapena. Bertan aurkituko duzun kodea FlixOlé zerbitzuaren alta-prozesuan gehitu ahal izango duzu, eta MÁSMÓVILen sustapena baliatu.

Bai. Sartu FlixOlé zerbitzuaren web-orriko Nire Plana atalean, eta hautatu Trukatu sustapen-kodea aukera. Gero, sartu MÁSMÓVILenbezeroen gunean aurkituko duzun kodea.
GEHIEN BILATZEN DENA
LAGUNTZA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK